Más Q danza

MÁSQDANZA 2007an sortu zen, eta honetan aritzen da:

EKITALDIAK

Dantza Profesionalarekin erlazionatutako ekitaldi artistikoen ekoizpena.

Muntaketak

Ikuskizunen laguntza, antolakuntza eta muntaketa.

Aurkezpenak

Ekitaldi publikoen eta sozialen aurkezpena eta ikus-entzunezko ekoizpena.

Antzezpena

Dantzari profesionalen ordezkaritza eta publizitatea




BEZEROAK



LEKUKOTZAK


Jesús Pastor American Ballet Theatre

Jon Ugarrizaren zuzendaritzapean MasQDanzarentzat lan egitea esperientzia bikaina izan zen. Askotan errepikatzea nehiko nuke.

Jon oso koreografo iradokigarria da, eta dituen energia eta jarrera positiboa direla eta, oso atsegina da berarekin lan egitea. "Kai" lanean Jonek era bikainean bereganatu zuen musikaren izpiritua, eta bere jaioterriko kulturak berarentzat duen garrantzia sentiarazi zidan.

Johannes Stepanek The Royal Ballet
Paula de Castro Ballet de l’Opéra de Nice

Sortu zenetik egin dut lan MasQdanzarekin, eta harrituta jarraitzen dut izan duen bilakaera bikaina ikusita; eskerrik asko zuen profesionaltasunarengatik eta zuen grinarengatik!

Jonekin lan egitea, inolaz ere galduko ez nukeen oso esperientzia positiboa izan zen. Lanean erakusten duen dedikazioari, entusiasmoari eta, batez ere positibismoari esker, emaitza askoz ere ikusgarriagoa eta interesgarriagoa izan zen.

Graciela Martínez Gaertnerplatz theater Munchen
Cristina Casa Royal Ballet de Flandes

Oso polita izan zen berarekin lan egitea. Gure mugimendu pertsonalak azaldu ahal izan genituen. Jonek oso ondo zekien zer nahi zuen. Oso eroso eta ilusioz beteta sentitu ginen.

Donostia 1813 indarrez betetako sorkuntza lana izan zen. Mugimendua eta estiloa landu behar izan genituen, baina Jonekin egindako lana oso atsegina izan zen.

Ion Aguirretxe Royal Ballet de Flandes