Amurrioko Udal Dantza Eskolan irakaskuntza profesionala jasoko duzu, prestakuntza prozesu osoan ikasleei eta gurasoei aholkularitza emango dioten dantzari hoberenekin, ikasleek, lan munduan modu profesionalean eta dauden dantza konpainietan aritzeko izan ditzaketen irteera posibleei buruz.?
?
?
Amurrioko Udal Dantza Eskolan oso gauza garrantzitsu bat dago, ikasleek, koreografia propioen errepertorioa lantzeaz gain, dantzari profesionalekin ekoizpen lanak egiten dituztenean, ikuskizunen parte bilakatuko direla, orain arte ere egin den bezala. Horrek asko motibatzen ditu ikasleak, eta dantzak pertsona gisa ematen dizkizun balioak zein garrantzitsuak diren ikusteko modua da irakaskuntza.
Irakaskuntza egokia goi mailako profesional askoren ezagutzan oinarritzen da. Ikasturtean zehar, mundu osoko konpainietan arrakasta lortzen ari diren zenbait dantzari nagusik eta bakarlarik bisitatuko dute Amurrioko Udal Dantza Eskola. Ikasleentzako beste elementu motibatzaile bat, dituzten zalantzak eta jakin-minak galdetu ahal izango dituztela da, eta profesionalek jakituria emango diete gure ikasleei.
Oso garrantzitsua da Dantzaren irakaskuntzarekin batera Psikologia ere lantzea, ikasleei borondatea, aurrera egiteko gaitasuna, lankidetza, ausardia, norbera eta besteak onartzea… bezalako balioak berenganatzen laguntzeko.
HASIERA
Hastapena 0
Ostiraletako Hastapena 0 taldea da dantzaren munduan modu dibertigarrian sartzeko aukera hoberena. Haurrek mugimenduaren koalitateak eta dinamikak esperimentatu eta ezagutuko dituzte, piztutako irudimenaren bitartez, irakasleen gidaritzapean.
HASTAPENA
Dantza klase hau 6 eta 8 urte inguru arteko haurrei dago zuzenduta. Bertan ematen zaio hasiera dantza prestakuntza akademikoari, era dibertigarrian. Haurrek hau landuko dute:
- Ezkerreko hemisferioa: alderdi analitikoa, zehatza den zerbaitetik orokorrera, zenbakiak eta hizkiak...
- Eskuineko hemisferioa: irudimentaren alderdia, sortzailea, intuitiboa.
- Enpatia eta gizarte komunikazioa: Talde ariketak lantzean komunikazio egokia, konpartitzea... garatzen dira.
- Musicaltasuna 1. maila: musika denborak eta erritmoak.
- Memorizazioa 1: Argazki-oroimena garatzen da, denbora tarte laburrean oroitzeko gaitasuna.
ORDUTEGIAK
HASTAPENA 1 |
|---|
ASTELEHENA | 17:00h – 17:45h |
ASTEAZKENA | 17:00h – 17:45h |
HASTAPENA 2 |
|---|
ASTEARTEA | 17:00h – 18:00h |
OSTEGUNA ? | 17:00h – 18:00h |
HASTAPENA 3 |
|---|
ASTEARTEA | 18:00h – 19:00h |
OSTEGUNA ? | 18:00h – 19:00h |
HASTAPENA 4 |
|---|
ASTELEHENA | 17:45h – 19:00h |
ASTEAZKENA ? | 17:45h – 19:00h |
DANTZA
Ikastaroaren ezaugarriak
Dantza akademikoaren irakaskuntza progresioan egin behar da. Sarri askotan, behe mailako ikastaroetatik goi mailako ikastaroetara dagoen tartea hain handia denez, ikasleek ez dute ondo barneratzen, zerbait dibertigarria izatetik oso gauza serioa bilakatzen baita.
Hori dela eta, maila batetik bestera arteko igarotzea atsegina izan behar da. Dantza taldearen barruan, ikasleek (14tik aurrera) barrako eta erdialdeko hasierako pauso asko, pauso konbinazio anitzak dituzten koreografiak… ezagutzen dituzte. Prestakuntzako hurrengo urteetan teknika eta adierazpen artistikoa lantzen joango dira.
- Liburutegia: ikasturteaten zehar ikasleek, nazioarteko konpainia hoberenetan ari diren dantzari profesionalen lana jasotzen duten zenbait DVD eta ekitaldi ikusi ahal izango dituzte.
- Mutilak: Teknika klasikoa eta neoklasikoa, barra eta erdialdea, mutilen jauziak, biko pausoa eta teknika neoklasikoko eta garaikideko bariazioak.
- Neskak: Teknika klasikoa eta neoklasikoa, barra eta erdialdea, puntak, biko pausoa eta teknika neoklasikoko eta garaikideko bariazioak.
ORDUTEGIAK
DANZA 1 |
|---|
ASTELEHENA | 19:00h – 20:30h |
ASTEAZKENA ? | 19:00h – 20:30h |
DANZA 2 |
|---|
ASTEARTEA | 19:00h – 20:30h |
OSTEGUNA | 19:00h – 20:30h |
DANTZAN ESPEZIALIZAZIOA
Koreografia
Point Shoes
Entrenamendu metodoak
?
Dantzarientzako entrenamendu bereziko klaseak, Dantza klase batean egiten den lan fisikoa indartzeko eta ikasleen gabezia fisikoak lantzeko daude pentsatuta.
?
Dantza, entrenamendu fisikoa eskatzen duen artea da, goi mailako kirolariena bezalakoa. Hori dela eta, garrantzi handia ematen diogu ikasleari bere lan teknikoa indartzen lagunduko dion entrenamendu espezifikoa izateari. Horrela, bere gorputza hobeto ezagutzen eta lesioak saihesten lagunduko dio.
BARNE OSASUN JARRAIPENA
Gorputzaren parte bakoitza eta horien funtzioak erakusten dituzten klase teoriko-praktikoak.
Helburua, ikasleek ondoren, klase teknikoetan, egin behar duten entrenamendua ulertzea da.
Ikasle bakoitzak, bere fisonomiaren araberako jarraipen pertsonalizatua du, eta bertan ariketa espezifikoak ditu, lesioak prebenitzeko.
Hori guztia, beraien adinera egokitua, jolas bat balitz bezala ikasteko aukera emango dioten adibide praktikoekin.
Haurrek jolasaren bitartez ikasten dute, eta gure helburua, klase horiek une lasaia eta atsegina izatea da, barrutik nolakoak garen ulertzeko.
ABT® NATIONAL TRAINING CURRICULUM AZTERKETA OFIZIALAK
?
MásQdanza se enorgullece de incluir AMERICAN BALLET THEATRE® National Training Curriculum, un programa progresivo con 9 niveles que combina la formación artística de alta calidad con los conceptos básicos de la salud y el desarrollo del alumno.
ABT® National Training Curriculum prestakuntza programak, adin bakoitzerako egokiak diren eta emaitzetan oinarritzen diren jarraibidez osatutako multzo handia jasotzen du, kalitate handieneko Ballet prestakuntza eskaintzeko adin eta trebezia maila guztietarako.
Pre-Primarytik Level 7ra, Jon Ugarriza ABT® maisu ziurtatuak emango du. ABT® Irakasleen Prestakuntza Intentsiboa arrakasta osoz osatu du, ABT® National Training Curriculumaren Pre-Primarytik Level 7ra
Izena ematea eskolan
Matrikulazio prozedura Amurrioko Udalean egin behar da. Mailetako batean plaza erreserbatu nahi baduzu, jarrai itzazu jarraibide hauek:
1
Jaitsi
Jaitsi ezazu Amurrioko Udal dantza eskolako matrikula.
2
BETE
Bete agiria zure datu pertsonal guztien.
3
ENTREGATU
Bete ondoren, Amurrioko Udalean entregatu beharko duzu.
Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jar zaitezke zenbaki hauetan:
- Amurrioko Udala: 945 891 161